YDE eta IED-k antolatu duten lehenengo negu-akademiak 30 gazte europear zentrista batu ditu Bruselan.

Jatorri eta erantzukizun desberdinetako hizlariek hartu zuten parte, jardunaldi interesgarri, dinamiko eta bizi bat lortu zutelarik, ikuspegi orokor batetik, arrakasta bat. Hizlarien artean aurkitu genituen, François Pauli (ALDE Group-eko idzkari orokorra), François Lafond (IED-ren komite zientifikoko kidea), Claude Rolin (Belgikar europarlamentarioa), Henri Malosse (EESC-ko lehendakaria), bai eta hainbat gazte aditu, besteak beste, Marinella Davide, Wilhelm Bargum, Stepan Berko, Mihai Sebe, Jeremy Van Gorp,y Mathieu Baudier.

IED/YDE Winter Academy – Dec’15 – Beyond the gloomy present: y…

What do more than 30 young Centrists do just a week before Christmas? Reflect, exchange, learn and plan on a brighter future for Europeans and #Europe

Posted by Young Democrats for Europe (YDE) on Tuesday, 29 December 2015

Europar Batasunak aurre egin beharko dio bere erronka handienetako bati, parte hartzaileengandik onarturik: Europar Batasunak ez dauka ea inongo aurrekonturik, eta egoera latz batean aurkitzen da, barne zein kanpo igurikimenak handiak direlarik. Batasunaren aurrekontuak – estatu kideen BPG-aren %1 (portzentualki Hungariako BPG-a baino pixka bat txikiagoa)- labur gelditzen da 508 milioi europarrentzako. Aurrekontu honen %75 NPE-ra zuzenduta dagoelarik, oso kantitate txiki bat geratzen da krisiari eta gaur egun Europar Batasunak bizitzen dituen bestelako premiei aurre egiteko.

Gure ikuspuntutik beharrezkoa da Europa indartsuago bat, sortzen ari diren arazoei aurre egiteko gai dena. Hala ere, gaur egungo europar instituzioen antolaera eta zabaltzen ari den euroeszpetizismo klima nabaria dira, guk, demokratok, gainditu beharko ditugun bi erronka nagusienetakoak.

Gure mezua hobetu behar dugu, bai eta batasunaren funtzionamendua, gazte langabezia bezalako arazoei erantzun bat eman ahal izateko, gure gizartearen “kantzerretako” bat kontsideratu dagoelarik, Claude Rolinek azaldu zuen bezala. Desmaterializatutako ekonomia, eta gazte langabezia ere badira gainditu beharko ditugun arazoak.

Gainditu behar ditugun barne arazoek ezin ahaztarazi dezakete batasunak kanpoan dauzkan arazoak, gure mugetatik at zein barnean sortzen diren horiek. Beharrezkoa da berriz hausnartzea Ekialdeko herrialdeen atxikipenaz, lurralde horretako egoera geopolitikoa kontutan hartuz bai gaur egun, baita etorkizunean ere. Beharrezkoa da beraz bertako demokratei gure babesa ematea, dauden lekuan daudelarik, gizarte justuago, independente eta hobea lor dezaten, Ukrainia-ren kasuan bezala.

Ez da posible konponbide praktiko bat aurkitzea solidaritatean oinarriturik ez badago. Elkartasuna hiritarren artean gertatu berri diren eraso terroristen ondoren, elkartasuna aldaketa klimatikoa dela eta mehatxaturik dauden herrialdeekiko, elkartasuna integratu nahi diren gazteekiko, elkartasuna EB-ren estatu kideen artean errefuxiatuen krisiaren alorrean.

Argi dago batasuneko kideek oraindik ez dutela aurkitu errefuxiatuen krisiarentzako irtenbiderik bide humanista bat erabiliz; Grezia, Italia edo Espainia bezalako estatuak deituak izan dira arazoari irtenbide bat emateko eta Alemania edo Suedia berriz, beraien solidaritatea erakutsi dute besteenganako. Akordiorik ez dagoela erakustea eta bidean trabak jartzea, baterako porrot batera eramango gaituzte.

Nahiz eta oraina iluna dirudien, garaiz gaude puntu honetatik irteteko. Hala ere, kontutan hartu behar dugu irtenbideak ez direla helduko guztion parte-hartzerik gabe, eta garaia heldu da guztion arteko ekimen honi hasiera emateko.

Azkenik Eimys Ortiz eta Mathieu Camescasse eskertu nahi ditugu, egin duten esfortzuagatik eta dedikazioagatik, akademia hau arrakasta bat izan zedin.

Young Democrats for Europe (YDE)
Jeunes Democrates Europeens (JDE)
YDE is the youth wing of the European Party.We embrace the key role of democratic principles, underlined in the Lisbon Treaty and shrined in our political belief: democracy, freedom, equality, participation, sustainability and solidarity.

Contact us

    OUR PARTNERS